XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. GU ALDE BATETIK BESTERA MUGITZEN GARA, PRODUKTUAK ERE BAI.

BILBOKO ITSASADARRAREN HISTORIATXOA

1.300. urtean, On Diego Lopez de Harok Bilbo eraiki zuen.

Hiri horretako iharduera garrantzitsuenak merkataritza eta nabigazioa dira.

Burgostik, Orduñako bidetik zehar, Gaztelako artileak iristen ziren Bilbo eta Portugaletera eta itsasadarraren bidez Europako beste hirietara garraiatzen ziren.

Geroago, probintziako meatze aberatsetatik ateratako mineraletaz egin ziren sal-erosketak.

Industriaren sorkuntzarekin, produktu industrialak atera ziren itsasadarretik.

Guzti horrek Bilboko itsas-portua eta itsasadarra gero eta garrantzi handiago edukitzera bultza du.

Garrantzi ekonomiko handia duten hiru iharduera hauek garatzen dira itsasadarraren inguruan: - Komertzioa.

- Untzigintza.

- Industria.

Garraiabide garrantzitsu honek, antzinean, hamaika buru-hauste eman zizkien Bilboko hiriari eta bertako biztanleei.

Ikus dezagun itsasadarraren historiatxoa.

Bilboko itsas-portu zaharra Abratik San Antongo zubira hedatzen zen itsasadar-tramuak osatzen zuen.

Itsasadarretik zehar nabigatzea oso zaila eta arriskutsua zen.

Itsasadarrako sarrerak hiru oztopo nagusi hauek zituen: Lehendabizikoa uhin-aldi bortitzak.

Bigarrena Santurtziko haitzen kontra jotzeko edo Getxoko hareatzetan behea jotzeko arriskua eta hirugarrena nabigazioa galerazten zuen Portugaleteko barra.

Hareek bokalea itxi egiten zuten eta itsas-untziek iragan ahal izateko marea gora egin arte itxaron behar izaten zuten.

1875-76. urteko neguan egin zuen denborale txarrak untziak hiru hilabetez portutik atera ezinik utzi zituen.